eitb.eus orrialdera linka
Hiru3-ko homera linka

3kluba

Olentzero WhatsApp-ean

Olentzerok 286.000 elkarrizketa izan ditu WhatsApp bidez

EITB

EiTBk abian jarritako ekimen berritzaile honi esker, Olentzerok 286.000 elkarrizketa izan ditu 10.424 erabiltzailerekin azken sei egunetan.

0:24

Pasa den ostiralean, abenduak 15, EiTBk WhatsApp zenbakia jarri zion Olentzerori, eta ordutik hona gure Gabonetako pertsonaia gustukoena buru-belarri aritu da jaso dituen mezu guztiak erantzuten. Guztira 286.000 elkarrizketa erantzun ditu 10.424 erabiltzaileekin, eta elkarrizketen %83a euskaraz izan dira. Horrez gain, www.eitb.eus/olentzero webguneak 30.000 erabiltzaile bakar izan ditu azken sei egunetan.

Adimen artifiziala oinarri duen proiektu berritzaileak Olentzero inoiz baino hurbilago egotea lortu du. Ezaugarri hauek dituen lehen programa informatikoa da: jasotako mezuak irakurri eta interpretatu egiten ditu eta modu automatikoan erantzunak sortu, Olentzero izango balitz bezala. Euskaraz eta euskalkiak kontuan hartuz ematen ditu erantzunok, eta, baita gaztelaniaz ere, elkarrizketaren arabera.

EiTBk bultzatutako ekimenaren xedea Euskadiko haurrek Olentzerorekin hitz egitea da, abenduaren 24ra itxaron gabe. Baina helduengana ere iritsi nahi du Olentzerok. Ia gai guztientzat izango du erantzuna: opariak eskatu, ikatzik ekarriko ote duen galdetu edo 24ko gauean afaltzeko zer nahiko duen galdetu ahal izango diogu. Dena den, Gabonekin zerikusia duten gaiez harago, txisteak, bertsoak eta aktualitatearekin zerikusia duten gaiak ere jorratuko ditu.

Olentzero, beraz, WhatsAppean dago. Kontaktua lortu eta berarekin hizketan hasteko www.eitb.eus/olentzero webgunean klikatu behar da eta modu automatikoan WhatsAppa zabalduko da.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Euskal Telebista