eitb.eus orrialdera linka
Hiru3-ko homera linka

3kluba

3TXULO

Gabon zoriontsuak izan 3TXULOtarrekin!

3TXULO ere gabon giroan sartu da eta urteko sasoi hau zoriontsu igarotzeko mezuak bidali dizkigute. Gainera, 3txulotarren izarrak aurkeztu dizkigute, Gabonetako zuhaitza dotore apaintzeko!

3TXULO ere gabon giroan erabat murgilduta ditugu dagoeneko, eta urteko sasoi hau zoriontsu igarotzeko mezuak bidali dizkigute. Egin irribarre; eman zoriona; zabaldu bakea. Hiru mezu horiek bidalita zoriondu dizkigute Gabonak gure pertsonaia kuttunek.

Saioa 3TXULOko gure sukaldari maiteak ere gabon zoriontsuak opa dizkigu. Maite ditugunak zaindu eta etxean sukaldean ari denari laguntzea, horiexek Gabon hauetarako eman dizkigun gomendioak.

3txulotarren Gabonetako izarrak

Gabonetako zuhaitza modu dotorean apaintzeko proposamena dakar 4rak, izan ere, 3txulotarren Gabonetako izarrak moztu eta zintzikatzeko aukera dugu orain, gure pertsonaia maiteak zuhaitzean jarrita! Izarrak hartzeko, egin klik hemen, eta Gabonetako zuhaitza modu berezian apaindu aurten.

Gabon eder eta zoriontsuak igaro, eta urte berri on!

ri on!