eitb.eus orrialdera linka
Hiru3-ko homera linka

3kluba

Olentzero

Olentzero EiTBra etorriko da abenduaren 22an

EiTB

Urtero bezala, Olentzerok EiTBren Bilboko egoitzara etortzen diren umeen eskutitzak hartuko ditu, eta etxeko txikiek ikazkinarekin argazkiak egiteko aukera izango dute.

Abenduaren 22an, ostirala, Olentzero EiTBren Bilboko egoitzan izango da, 16:00etatik aurrera. Egoitzara etortzen diren haur guztiek ikazkin maitatuari eskutitza emateko aukera izango dute.

Aurten, bestalde, ikazkinaren bisita aprobetxatuz, EiTBn Olentzeroren irudiarekin lotutako tailerrak egingo dira Multibox aretoan, eta hor ateratako argazkiak Olentzeroren webgunera igotzeko eskatuko dute. Argazkia bidaltzen duten ume guztiak opari baten zozketan sartuko dira: Olentzero eta oparien ordua filmaren 15 DVD zozkatuko dira.

Halaber, aurreko urteetan bezala, umeek argazkiak egin ahal izango dituzte Olentzerorekin, eta HIRU3k prestatu duen webgune berezian jarriko dituzte ikusgai hurrengo egunetan.

Olentzeroren webgunea prest dago jada, eta, Olentzerori eta Erregeei eskutitzak idazteko aukera eskaintzeaz gain, Gabonekin lotutako beste hainbat eduki eskaintzen ditu, haurrek ezin hobeto pasatzeko: abestiak, ipuinak, jolasak, eskulanak, filmak...