3kluba
Olentzero
Olentzeroren etorrera, ETBn eta eitb.eus-en, gaur arratsaldean
A.E.|EiTB
Olentzerok Bilboko kaleak zeharkatuko ditu Gabon gauaren bezperan, Mari Domingi, Galtzagorri, lamia eta beste zenbait lagunekin batera.
Gaur arratsaldean, Olentzeroren etorrera izango dugu ikusgai Bilbotik. Olentzerok Bilboko kaleak zeharkatuko ditu Mari Domingi, Galtzagorri, lamia eta beste zenbait lagunekin batera, eta EiTBk ibilbide guztia jasoko du.
Xabier Sukiak egingo du emanaldiaren kontakizuna, eta Marta Elvira kalean egongo da, elkarrizketak egiten eta kaleko giroa bertatik bertara kontatzen.
'Olentzeroren Etorrera' zuzenean izango da ikusgai eitb.eus-en, 18:15ean, eta 21:00etan, ETB1en.