3kluba
Euskaraz
Haurrentzako film luzeak, asteburuetan, ETB3n!
Haurrei zuzendutako film luzeak izango dira ikusgai ETB3n, larunbat zein igandeetan, 15:30etik aurrera. Gozatu zinema euskaraz!


ETB3k indartu egin du asteburuetako programazioa, eta, hori dela eta, haurrentzako film luzeak izango dira ikusgai asteburuetan ETBren hirugarren katean, 15:30ean hasita.
Hartara, etxeko txikienek honako film luze hauek ikusi ahal izango dituzte, euskaraz:
- Otsailaren 24an: "Titanic-en istorioa"
- Otsailaren 25ean: "Doraemon hegaztien mundu miragarrian"
- Martxoaren 3an: "Ramses, Egiptoko faraoi handia"
- Martxoaren 4an: "Doraemon eta labirintoko sekretua"
- Martxoaren 10ean: "Sinba txikia munduko futbol kopan"
- Martxoaren 11n: "Doraemon eta mila eta bat abentura"
- Martxoaren 17an: "Sinba txikia New Yorken"
- Martxoaren 18an: "Doraemon eta zaldun mozorrodunak"
- Martxoaren 24an: "Hiru hartzen ipuina"
- Martxoaren 25ean: "Doraemon eta espazioko odisea"
- Martxoaren 31n: "Ahatetxo itsusiaren abentura harrigarriak"
- Apirilaren 1ean: "Doraemon eta Maien inperioa"
Gozatu zinema euskaraz ETB3n!