eitb.eus orrialdera linka
Hiru3-ko homera linka

2018/01/10

16:25

3kluba

Zozketa

HIRU3ko kideek Ibaizabalen liburuak jasoko dituzte opari 2018an ere

HIRU3

Ibaizabal argitaletxearen eskutik, HIRU3 komunitateak liburu bat zozkatuko du hilero, hil horretan urteak bete dituzten klubeko kideen artean. Dagokion hileko zozketan eman beharko dute izena.

  • Ibaizabalen liburuak

    Ibaizabalen liburuak

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Hiru3 komunitateko kideak zorioneko zaudete! Izan ere, aurreko urteetan bezala, Ibaizabal argitaletxearen eskutik, liburuak zozkatuko ditugu hilero, hil horretan urteak bete dituzuen kideen artean. Hilabete bakoitzeko irabazle bat egongo da, eta adinaren araberako liburu bat jasoko du.

Zozketa atalean sartu eta dagokion hileko zozketan izena eman beharko duzue parte hartzeko. Behin zozketa eginda, irabazleak gurekin harremanetan jarri beharko du liburua jasotzeko modua zehazteko. Opariak EiTBren edozein egoitzatan hartu ahal izango dira.

Hona hemen aurten zozkatuko ditugun liburuen zerrenda:

- Ondo lo egin! (1-2 urte) (Handia naiz bilduma)

- Maletan zer ote? (3-4 urte) (Aurkitu bilduma)

- Gixela nire laguna (5-6 urte) (Txirrista bilduma)

- Untxiren ohitura txarrak (7-8 urte) (Hartz eta untxi bilduma)

- Ada Goth eta sinfonia beldurgarria (9-10 urte) (Ada Goth bilduma)

- Londresko misterioa (11-12 urte) (Arte ikertzaileak bilduma)

- Hildakoen eremuan (13-14 urte) (Avis eta Alba bilduma)

 

Zorte on zozketan! Irabazleen izenak webgune honetan bertan argitaratuko ditugu.

Eta ez ahaztu tarteka-marteka HIRU3 ataria bisitatzea gure ekimenen berri izateko.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea:
  • EITB Taldea
  • Hiru
  • ;