eitb.eus orrialdera linka
Hiru3-ko homera linka

2018/02/08

15:13

3kluba

HIRU3ko kideentzat

Inauterietako argazki lehiaketa, Hiru3n

EiTB.EUS

Hiru3ko kideak inauterietan zein dotore mozorrotu diren ikusteko irrikan gaude. Igo inauterietako zure argazkia, eta HIRU3ko opari sorta bat irabazteko zozketan sartuko zara.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Inauteriak hemen daude! Inauteriak, inauteak, aratusteak... izen ugari ditugu geure burua mozorrotzeko garaia izendatzeko.

Urtero bezala, egun batez pailazo, cowboy, printzesa edo pirata bihurtzeko aukera paregabea izango duzu urteko sasoi honetan. Badakigu, aurten ere dotore mozorrotuko zaretela eta Hiru3n zuen mozorroak ikusteko irrikan gaude!

Argazkiak igotzeko, parte hartu orrira jo behar duzue, eta han izango duzue inauterietako argazkiak igotzeko aukera, otsailaren 26ra arte.

Gogoratu, parte hartzeko Hiru3 komunitateko kide izan behar zarela; orain ez baldin bazara kide, lasai, oso erraza da, kide egin orrian klik eginda egin zaitezke.

HIRU3ko opari sorta

Jasotako argazkiak HIRU3ko webgunean izango dira ikusgai, eta parte hartzen duzuen guztion artean, HIRU3ko opari sorta zozketatuko dugu.

Zuen argazkien zain gaude!

 

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea: