eitb.eus orrialdera linka
Hiru3-ko homera linka

3kluba

Inauteri lehiaketa 2018

Eki eta Itsaso, inauterietako argazki lehiaketako irabazleak!

EiTB.EUS

Eki eta Itsaso Eraso neba-arreba 'punkiek' irabazi dute hiru3 komunitateak antolatutako inauterietako argazki lehiaketa.

  • Itsaso eta Eki Eraso Izpizua

Eki eta Itsaso Eraso dira 2018 inauterietako argazki lehiaketaren irabazleak!!

Otsailaren hasieratik, ehunka argazki jaso ditugu hiru3 komunitateak antolatutako mozorro lehiaketan. Ekimenaren arrakasta ikaragarria izan da, eta ehun bana argazki dituzten hiru argazki-galeria argitaratu ditugu webgunean, zein baino zein politago.

Era askotako mozorroak ikusi ditugu: pailazoak, printzesak, piratak, sorginak, gerlariak, mexikarrak, egiptoarrak, indiarrak, behizainak, animaliak, munstroak, heroiak… Hori da hori irudimena zuena!

Primeran pasatu duzuela erakutsi diguzue. Guk ere ederto pasatu dugu zuek ikusita, eta eskerrak eman nahi dizkizuegu gure lehiaketan parte hartzeagatik!!

Webgunean, berrehun eta berrogeita hamar argazki baino gehiago jarri ditugu. Sar zaitezte web orrian, eta ikusi zein dotore zaudeten!

Hiru3ko opari sorta bat irabazleentzat

Irabazleek, Eki eta Itsaso neba-arreba 'punkiek', Hiru3ko opari sorta bat jasoko dute!

Zorionak irabazleei, eta eskerrik asko guztioi parte hartzeagatik!