eitb.eus orrialdera linka
Hiru3-ko homera linka

3kluba

Saria

Olentzeroren txata, chatbotik onena izendatu du Planeta Chatbot atariak

A.E.|EiTB

EiTBren ekimen arrakastatsu eta aitzindaria Estatuko eta Latinamerikako chatbot onenen artean nabarmendu dute Planeta Chatbot sarietan.

Olentzeroren txata chatbotik onena izendatu dute Planeta Chatbot atariak antolatutako sarien lehen ekinaldian. New Iniciative atalean gailendu dute Olentzeroren chatbot-a eta Corporate atalean, berriz, Peruko Kreditu Banketxea nabarmendu dute Arturitorengatik.

300 aditutik gora osatzen dute Planeta Chatbot ataria, eta sari hauen helburua Estatuko eta Latinoamerikako 2017ko bot onena saritzea da.

Olentzero.chat EiTBren ekimen arrakastatsu eta aitzindaria Dimension sormen agentziak eta Chatbot Chocolate chatbotak garatzeko agentziak landu zuten iazko Gabonetan. Olentzeroren botak euskaraz eta gaztelaniaz whatsapp bidez jasotako galdera guztiak modu naturalean erantzun zituen eta txiste, txantxa, aktualitate albisteak eta selfiaak bidali. Joera bilakatu zen arrazoi horiengatik guztiengatik eta bederatzi egunetan 900.000 elkarrizketa gainditu zituen.

Planeta Chatbot sarien epai-mahai aditua, besteak beste, IBM, Google, MMA (Mobile Marketing Association) eta Microsoftek osatu dute. Lehen edizio honetan 50 lan inguru jaso dituzte eta banketxe eta e-commerce arloetako ekimen asko izan da.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • EITB Taldea