eitb.eus orrialdera linka
Hiru3-ko homera linka

3kluba

Apirilaren 13tik aurrera

'Leo Da Vinci: Mona Lisa misioa' filma euskaraz, gaurtik aurrera, zinema-aretoetan

EiTB.EUS

'Leo Da Vinci: Mona Lisa misioa' filma euskaraz ikusteko aukera izango da zinema-aretoetan, gaurtik aurrera. Aurretik, aurrestreinaldia egin da hilaren 8an, Beasainen, HIRU3ko kideentzat.

Zinema Euskaraz Zineuskadik sustatzen duen programari esker, gaur, hilak 13, Leo Da Vinci: Mona Lisa misioa filma euskaraz iritsiko da zinema-aretoetara. Aurten, Zinema Euskaraz programaren baitan estreinatuko den laugarren pelikula izango da.

Filmaren protagonista, Leo Da Vinci, burua ideiaz gainezka daukan margolari eta asmatzaile gaztea, Mona Lisarekin maitemindu da. Lisak etxea galdu du sute batean, eta Leok, hari lagundu nahian, abentura zoro eta zirraragarri bati ekingo dio.

Hala, aspaldi-aspaldi Montecristo uhartetik hurbil hondoraturiko itsasontzi pirata baten bila abiatu, eta itsasontziko altxor izugarria aurkitzen saiatuko da. Berak uste du altxor horri esker konponduko dituela Lisaren arazoak, eta biek batera hasiko dute bidaia, lagunekin elkar hartuta, jakinik ere bidaia ez dela izango batere samurra. Izan ere, ez dira izango altxorra aurkitu nahi duten bakarrak.

Leo Da Vinci: Mona Lisa misioa filma Sergio Manfiok zuzendu du.

Aurrestreinaldia HIRU3ko kideentzat eta zozketa berezia

HIRU3 komunitateko kideek Leo Da Vinci: Mona Lisa misioa pelikula beste inork baino lehen ikusteko aukera izan dute, izan ere, Beasainen (Usurbe Antzokian) eskaini da film horren aurrestreinaldia, euskaraz, apirilaren 8an.