eitb.eus orrialdera linka
Hiru3-ko homera linka

3kluba

Haurrentzako programazioa

Haurrentzako programazio berezia Aste Santuan eta Pazko Astean, ETB3n

EITB

Marrazki bizidun berriak; 'Go!azen' eta 'Merlí' telesailak eta Cirque du Soleilen bi emankizun eskainiko dira, besteak beste.

Astelehen honetan hasi, martxoak 26, eta haurren Aste Santuko opor egunetan zehar, apirilaren 8ra arte, ETB3k programazio berezia eskainiko du. Marrazki bizidun berriak; Doraemon protagonista duten animaziozko filmak; 'Go!azen' eta 'Merlí' gaztetxoei zuzendutako telesailen emanaldiak, eta Cirque du Soleil-en zirko emankizun bereziak izango dira ikusgai, besteak beste. Gainera, '3zpa4' saio bereziak eskainiko dira apirilaren 4, 5 eta 6ean, 20:30ean.

'Txiki Iletsu' eta  animazio filmak

Egunero, 10:00etan eta 17:15ean, 'Txiki Iletsu'  marrazki bizidun berriak eskainiko ditu ETB3k. Milaka abentura dibertigarri biziko ditu izaki iletsu honek, baina bere adimenari eta sormenari esker bidean topatzen dituen oztopoak gaindituko ditu.

Horrez gain, egunero, 12:30ean, 'Doraemon' katu kosmikoaren animazio pelikulak izango dira ikusgai.

'Go!azen' eta 'Merlí'

Egunero, astelehenetik igandera, 'Go!azen' telesailaren atal bat eskainiko du ETB3k 15:30ean. Abesti eta dantzen artean, Basakabi udalekuko ikasleen abenturak egunero gozatzeko aukera izango dute gaztetxoek.

Halaber, gaueko 21:00etan, 'Merlí' telesaila izango da ikusgai, astelehenik ostegunera.  Merli filosofia irakasleak ikasleak askatasunez pentsatzera bultzatuko ditu ezohiko irakasbideak erabiliz.

Cirque du Soleilren emankizunak

Igandeetan, apirilak 1ean eta 8an, 21:30ean, Cirque du Soleil emankizun bereziak eskainiko ditu ETBko hirugarren katean. Amaluna ikuskizun erakargarriak jainkoek eta ilargiaren zikloek gobernatutako irla misteriotsu batera eramango ditu  ikus-entzuleak. Kooza emanaldiak berriz, izaki triste eta bakarti batek munduan bere tokia topatzeko egindako bidaian barrena murgilduko gaitu.

'3zpa4' saio bereziak

Gainera, '3zpa4' apirilaren 9an ETB3n hasiko den saio berriaren aurrerapen moduan, '3zpa4 bereziak' eskainiko dira apirilaren 4, 5 eta 6ean, 20:30ean. Musika talde bilakatzeko nahia duten lau gazteren saltsak izango ditu ardatz: Jon (Ander Elordui), Maider (Maitane Lopategi) eta Amets (Ekain Ibarguren) eta Izaro (Mikele Arizkorreta) neba-arrebak. Saio berezien errepikapenak, asteburuan izango dira ikusgai, apirilaren 7an eta 8an, 14:00etatik aurrera.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea