eitb.eus orrialdera linka
Hiru3-ko homera linka

3kluba

20:30ean

'3zpa4' saioko musika talde gaztearen gorabeherak, egunero, ETB3n

EiTB.EUS

Izaro, Amets, Jon eta Maider musikak batu ditu, eta taldea osatzeko bidean sortuko zaizkien zailtasunak eta gorabeherak ezagutuko ditugu, egunero, ETB3n.

ETB3ko arratsaldea musikaz beteko dute '3zpa4' saioko kideek. Aste honetan ezagutu dugu musika taldea osatu nahi duen talde gaztea: Jon (Ander Elordui), Maider (Maitane Lopategi), Amets (Ekain Ibarguren) eta Izaro (Mikele Arizkorreta).

Lokalean ikusiko ditugu egunero, 20:30etik aurrera, eta beraien nahia lortzeko bidean astez aste sortzen zaizkien zailtasunak ezagutuko ditugu. Ezusteko bisitak ere jasoko dituzte, 'Go!azen'eko Markel eta Twin Melody, esaterako.

‘3txulo’, berrituta

3txulotarrak ere bueltan dira abentura berriekin, goizero, 08:15ean. Xbel (Zuriñe Hidalgo), 4ra (Amancay Gaztañaga) eta 2ttor (Iker Galartza) musikazale amorratuak direnez, bideoklip alai eta koloretsuak eskainiko dizkigute eta '3zpa4!' saioko gazteek egiten duen guztiari begira jarriko dira, haiek zertan dabiltzan jakiteko irrikan ibiliko baitira egunero.

Asteburuetan, aldiz, 09:30ean eta 14:00etan izango dute euren txokoa 3txulotarrek ETB3n.

Webgunean eta APPan ikusgai

Gainera, bideorik onenak, bideoklip guztiak, taldekideen inguruko datuak eta askoz gehiago, '3zpa4' eta 3txulo saioko webgunean daude ikusgai. Ez galdu!

Gogoratu, 3txulo eta 3zpa4 saioak zein marrazki bizidun gogokoenak mugikorrean edota tabletean inoiz baino hobeto ikusteko, jaitsi HIRU3 aplikazioa. Hiru3 app-a da zure aukera!