eitb.eus orrialdera linka
Hiru3-ko homera linka

2018/05/14

15:02

3kluba

Maiatzaren 18tik aurrera

'Grufaloa' filma euskaraz zinema-aretoetan

EiTB.EUS

'Grufaloa' filma euskaraz ikusteko aukera izango da zinema-aretoetan, maiatzaren 18tik aurrera. Aurretik, aurrestreinaldia egin da hilaren 13an, Donostian, HIRU3ko kideentzat.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Zinema Euskaraz Zineuskadik sustatzen duen programari esker, maiatzaren 18an, Grufaloa filma euskaraz iritsiko da zinema-aretoetara. Aurten, Zinema Euskaraz programaren baitan estreinatuko den bosgarren pelikula izango da.

Sagu txiki bat poz-pozik dabil basoan. Gosetuta dago eta sabela betetzeko hurren bila joatea erabakiko du. Bidean, bera bezain gosetuta dauden azeria, hontza eta sugea aurkituko ditu. Hirurek etxera gonbidatuko dute bazkaltzera, baina sagua ez da haien asmoez fio izango eta modu atseginean ezetz esango die haien gonbidapenei; izan ere, hitzordua du grufaloarekin! Baina zer da grufalo bat?

Julia Donaldson idazleak, haur-literatura modernoan erreferentea denak, sortu du Grufaloa, samurtasunez eta balioz betetako abentura.

Grufaloa filma, berriz, Jakob Schuh eta Max Lang zinemagileek zuzendu dute.

Aurrestreinaldia, HIRU3ko kideentzat

HIRU3 komunitateko kideek Grufaloa pelikula beste inork baino lehen ikusteko aukera izan dute; izan ere, Donostian, Principe aretoetan, eskaini dute film honen aurrestreinaldia, euskaraz, maiatzaren 13an.

 

 

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea:
  • ;