3kluba
1. gunean, haurren xokoan
'3zpa4' saioko protagonistak Herri Urratsen egongo dira igandean, HIRU3 gunean
Igandean Herri Urrats jaia ospatuko da Senpereko aintziran, eta HIRU3 kluba bertan izango da, txapak egiteko tailerrarekin, besteak beste. Gainera, '3zpa4' saioko lagunen bisita jasoko dugu.
Ipar Euskal Herriko ikastolen aldeko jaian HIRU3 gunea izango da igandean, maiatzaren 13an, eta hainbat ekitaldi izango dira bertan gaztetxoenei zuzenduta. Hain zuzen, 1. gunean, haurren xokoan, bilduko dira haurrentzako jarduerak, eta hantxe izango da Gorritxo galtzagorri maitatua umeak agurtzen, eta berarekin argazkia ateratzeko aukera izango dute bertara joaten direnek. Gainera, '3TXULO' saioko pertsonaien irudiekin txapak egiteko tailerra ere egongo.
Horrez gain, haurrak EiTBren Hiru3 ume eta gaztetxoentzako klubaren kide egin ahal izango dira bertan. Handik egun batzuetara jasoko dute ongietorria emateko eskutitza, eta hainbat abantaila izango dituzte Hiru3ko bazkide izateagatik.
Baina, bisitarik preziatuena 13:00etan iritsiko da, izan ere, '3zpa4' saioko lagunen bisita jasoko dugu HIRU3 gunean bertan. Maider, Jon, Izaro eta Ametsekin argazkia ateratzeko aukera izateaz gain, postal pertsonalizatuak sinatuko dituzte hara joaten direnei emateko, eta hainbat abesti ere dantzatuko dituzte.
Argazkiak, webgunean ikusgai
Herri Urrats festan ateratako argazkiak HIRU3ren webgunean jarriko ditugu ikusgai. Halaber, EiTBk, aurreko urteetan bezala, euskararen aldeko jaien zabalkundea egingo du bere hedabideetan, eta horien inguruan jazotzen den guztia kontatuko du.
1984an sortu zutenetik, urtero antolatzen du Herri Urrats jaia Herri Urrats elkarteak, Euskal Herriko euskaltzaleak bildu eta Seaskako ikastolei babesa emateko. Aurtengo helburua Nafarroa Behereko Larzabale udalerriko Manex Erdozaintzi Etxart kolegioari laguntzea izango da; horregatik aukeratu dute “Prefosta” leloa, ikastetxe horretako ikasleen herena zuberotarrak direlako, hain zuzen ere.