eitb.eus orrialdera linka
Hiru3-ko homera linka

3kluba

Ekainaren 29tik aurrera

'Luis eta estralurtarrak' filma euskaraz zinema-aretoetan

EiTB.EUS

'Luis eta estralurtarrak' filma euskaraz ikusteko aukera dago jada zinema-aretoetan. Aurretik, aurrestreinaldia egin da hilaren 24an, Iruñean, HIRU3ko kideentzat.

0:21

Zinema Euskaraz Zineuskadik sustatzen duen programari esker, ekainaren 29an, Luis eta estralurtarrak filma euskaraz iritsi da zinema-aretoetara. Aurten, Zinema Euskaraz programaren baitan estreinatuko den seigarren pelikula izan da.

Luis eta estralurtarrak filmak 11 urteko haur baten eta hiru estralurtarren arteko adiskidetasun istorioa kontatzen du. Estralurtarren espazio-ontzi batek talka egingo du Luisen etxearen kontra, eta bertan iritsitako hiru estralurtarrek Luisen laguntza izango dute espazio-ontzia berriro aireratu eta beraien planetara itzuli ahal izateko. Martetar maitagarriek, bestalde, barnetegi batetik aterako dute Luis, eta zirrara handiko abentura dibertigarriak biziko dituzte elkarrekin.

Christoph Lauenstein eta Wolfgang Lauenstein anaiek zuzendu dute filma.

Aurrestreinaldia, HIRU3ko kideentzat

HIRU3 komunitateko kideek Luis eta estralurtarrak pelikula beste inork baino lehen ikusteko aukera izan dute; izan ere, Iruñean, Golem La Morea zinema-aretoan, eskaini dute film honen aurrestreinaldia, euskaraz, ekainaren 24an.

Izan HIRU3 eta gozatu zinema-euskaraz!