eitb.eus orrialdera linka
Hiru3-ko homera linka

3kluba

2. gunean

'3zpa4' saioko protagonisten ikuskizuna, igandean, Araba Euskaraz jaian

Igandean Araba Euskaraz jaia ospatuko da Argantzunen, eta HIRU3 gunea han izango da, 2. gunean, txapak egiteko tailerrarekin. Gainera, '3zpa4' saioko lagunek ikuskizuna eskainiko dute, 13:00etan.

Arabako ikastolen aldeko Araba Euskaraz jaia ospatuko da igandean, ekainaren 17an, Argantzunen, eta hainbat ekitaldi izango dira bertan ume eta gaztetxoenei zuzenduta. HIRU3ren txokoa ere han izango da, 2. gunean (Hizkuntza), eta eskaintza zabala izango da: Gorritxo galtzagorri maitatuarekin argazkia egiteko aukera izango da, '3TXULO' saioko pertsonaien irudiekin txapak egiteko tailerra, etab.

Horrez gain, HIRU3 EiTBren ume eta gaztetxoentzako klubeko kide egin ahalko dira bertan. Egun batzuk geroago jasoko dute ongietorria emateko eskutitza etxean, eta hainbat abantaila izango dituzte HIRU3ko bazkide izateagatik.

Ekimenik preziatuena, baina, 13:00etan iritsiko da; izan ere, '3zpa4' saioko protagonistek ikuskizuna eskainiko dute oholtzan, 2. gunean bertan. Primeran dantzatu eta abestu ondoren, Maider, Jon, Izaro eta Amets HIRU3 gunean izango dira, eta haiekin argazkia ateratzeko aukera izateaz gain, postal pertsonalizatuak sinatuko dizkiete bertaratzen direnei.

Argazkiak, webgunean ikusgai

Araba Euskaraz festan ateratako argazkiak HIRU3ren webgunean jarriko ditugu ikusgai. Aurreko urteetan bezala, EiTBk euskararen aldeko jaien zabalkundea egingo du bere hedabideetan, eta horien inguruan jazotzen den guztia kontatuko du.

2001eko eta 2007ko edizioen ostean, hirugarren aldiz ospatuko da Araba Euskaraz Argantzunen. Aurten "Irrikitan" lelopean egingo duten jaian jasotzen duten dirua Lehen Hezkuntzako eraikina ordaintzen laguntzeko erabiliko dute.