eitb.eus orrialdera linka
Hiru3-ko homera linka

3kluba

Hiru3

Bidali udako oporretako argazkiak!

EiTB

Uda garaiko zuen argazkirik onenak, dibertigarrienak, politenak ikusi nahi ditugu. Igo udako zure argazkia, eta HIRU3ko opari sorta bat irabazteko zozketan sartuko zara.

  • Laia Rodriguez Hoyos

    Laia Rodriguez Hoyos

Uda hemen dago eta oporrez gozatzen hasteko garaia da!!! Ohi denez, Hiru3 komunitatetik uda garaiko zuen argazkirik onenak, dibertigarrienak, politenak ikusi nahi ditugu, beraz, kide bazara zuen argazkiak jaso gure webgunera. Parte hartzen duzuen guztien artean hiru3ko opari sorta bat zozkatuko dugu!

Argazkiak igotzeko, parte hartu orrira jo behar duzue, eta han izango duzue udako oporretako argazkiak igotzeko aukera, abuztuaren 31ra arte.

Gogoratu, parte hartzeko Hiru3 komunitateko kide izan behar zarela; orain ez baldin bazara kide, lasai, oso erraza da, kide egin orrian klik eginda egin zaitezke.

HIRU3ko opari sorta

Jasotako argazkiak HIRU3ko webgunean zein ETB3n izango dira ikusgai, eta parte hartzen duzuen guztion artean, HIRU3ko opari sorta zozkatuko dugu.

Zuen argazkien zain gaude!

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Uda
  • Ene Kantak