eitb.eus orrialdera linka
Hiru3-ko homera linka

3kluba

Areatzan

HIRU3 eta Doraemon, Play'N'Kids jaialdian, Bilbon, uztailaren 14an

Bilbao BBK Live Bereziak 2018 ekimenaren harira, Areatzan egingo da haurren jaia, Bilbon, uztailaren 14an, 10:00etatik 18:00etara. Hiru3 gunean txapak egiteko tailer berezia eta Gorritxo egongo dira.

0:29

Bilbao BBK Live familia giroan egiteko ekimenei begira jarriko da aurten ere, eta Bilbao BBK Live Bereziak programazioaren barnean, Play'N'Kids Jaialdia izango da Bilbon, Areatzan, uztailaren 14an, 10:00etatik 18:00etara; jolaserako eta musikaz zuzenean gozatzeko gune ikusgarria izango da.

Batetik, musikarik onena izango da taula gainean, Earth Song Proyect izenekoen eskutik, 12:00etan, eta bestetik, gonbidatu oso bereziak egongo dira jaialdian: Doraemon, Nobita eta Shizuka. Pertsonaia maitatu horiekin aurpegia margotzeko eta kamisetak egiteko tailerrak jarriko dituzte, eta baita bestelakoak ere, umeek yoga klaseak hartu eta tatuajeak egiteko tailer solidarioak, tartean.

HIRU3ren gunean, txapak egiteko tailerra

Gainera, Doraemon eta lagunak Gorritxorekin batera egongo dira Areatzan; izan ere, Gorritxo HIRU3 klubeko pertsonaia berezia ere izango da BBK Live Bereziak festan, eta lau pertsonaia horiekin argazkiak ateratzeko aukera egongo da egun osoan zehar. Hiru3 klubaren gunean, txapak egiteko tailerra jarriko dute; txapa egiten duenak soinean jarri eta argazkia atera ahal izango du.

Halaber, jateko eta edateko gunea ere izango da, indarrak hartu eta jaialdiaren aukerekin topera gozatu ahal izateko. Zuzeneko musika ardatz hartuta, gurasoei eta haurrei ongi pasatzeko aukera paregabea eskainiko die jaialdi berezi honek. Zatoz Play'N'Kids jaialdira!