eitb.eus orrialdera linka
Hiru3-ko homera linka

3kluba

Uztailaren 13an

'3zpa4' saioko protagonisten ikuskizuna, ostiralean, Arakaldon

Maiderrek, Jonek, Ametsek eta Izarok dantza eta kantuan egingo dute zuzenean, 19:00etatik aurrera.

Asteburuan, Arakaldoko jai nagusiak dira, eta '3zpa4' saioko protagonistek ikuskizuna eskainiko dute bihar, uztailak 13.

Maiderrek, Jonek, Izarok eta Ametsek dantzan eta kantuan egingo dute, eta bertaratutakoek '3zpa4' saioko protagonistak zuzenean ikusteko aukera paregabea izango dute. Halaber, Arakaldoko gazteak dantzatzera eta abestera gonbidatuko dituzte '3zpa4'ko lagunek.

Ikuskizun honetaz zuzenean gozatzeko hitzordua, arratsaldeko 19:00etan izango da.