eitb.eus orrialdera linka
Hiru3-ko homera linka

3kluba

Hiru3 gunea

'3zpa4' saioko protagonistak Donostiako eta Bilboko jaietan izango dira, HIRU3 gunean

EITB.EUS

Badatoz Donostiako eta Bilboko Aste Nagusiak, eta HIRU3 klubak ere izango du bere txokoa jaietan, abuztuaren 16an Donostian eta 23an Bilbon.

Donostiako eta Bilboko jai nagusiak ate joka ari dira, eta HIRU3 guneak ere izango du bere lekua hiriburu bietako festagunean, egun eta ordu hauetan:

- Abuztuaren 16an, Donostian, Alderdi Eder (Euskaltelen gunean), 18:00etan

- Abuztuaren 23an, Bilbon, Uribitarten (Euskaltelen gunean), 18:00etan

Bada, hantxe izango da Gorritxo galtzagorri maitatua umeak agurtzen, eta berarekin argazkia ateratzeko aukera izango dute bertara joaten direnek. Gainera, '3TXULO' saioko pertsonaien irudiekin txapak egiteko tailerra ere egongo.

Halber, haurrak ume eta gaztetxoentzako EiTBko klubaren kide egin ahal izango dira bertan. Handik egun batzuetara jasoko dute ongietorria emateko eskutitza, eta hainbat abantaila izango dituzte Hiru3ko bazkide izateagatik.

'3zpa4' saioko protagonistak HIRU3 gunean

Bisitarik preziatuena '3zpa4' saioko lagunena izango da, HIRU3 gunean bertan. Donostian, Izaro izango dugu, eta Bilbon, berriz, Jon eta Maider. Haiekin argazkia ateratzeko aukera izango dute bertara joaten direnek, eta postal pertsonalizatuak sinatu eta hainbat abesti dantzatuko dituzte.

Ondoren, ekitaldiotan ateratako argazkiak HIRU3 webgunean jarriko ditugu ikusgai. Beraz, laster ikusiko dugu elkar, HIRU3 gunean!