eitb.eus orrialdera linka
Hiru3-ko homera linka

3kluba

HIRU3 GUNEA

Gorritxo eta '3zpa4'ko Izaro Donostiako Aste Nagusian izango dira

EITB.EUS

Etxeko txikienek HIRU3 guneaz gozatzeko aukera izango dute gaur bertan, 18:00etatik aurrera, Donostiako Alderdi Ederren, Euskaltelen gunean.

HIRU3k ez du galdu nahi izan Donostiako Aste Nagusia, eta jaien seigarren egunean, abuztuaren 16an, 18:00etatik aurrera, etxeko txikienek HIRU3 guneaz gozatzeko aukera izango dute.

Gorritxo eta ‘3zpa4’ saioko Izaro Alderdi Ederren, Euskaltelen Gunean, izango dira, bertara gerturatzen direnekin argazkiak ateratzeko.

Horretaz aparte, ‘3TXULO’ saioko pertsonaien irudiekin txapak egiteko tailerra ere antolatu dugu.

Egun honetan ateratako argazkiak HIRU3ren webgunera igoko ditugu, guztiak ikus ditzazuen.

Beti bezala, oraindik HIRU3ko kide ez direnek bazkide egin ahalko dira bertan. Kide egiten direnek, handik egun batzuetara ongietorria emateko eskutitza jasoko dute, eta hainbat abantaila izango dituzte HIRU3ko bazkide izateagatik.

Beraz, ez ahaztu! 18:00etatik aurrera, Donostiako Alderdi Ederren egongo gara zure zain, HIRU3 gunean!