eitb.eus orrialdera linka
Hiru3-ko homera linka

3kluba

Hiru3 gunea

'3zpa4' saioko protagonistak Bilboko jaietan egongo dira, HIRU3 gunean

EITB.EUS

Bilboko Aste Nagusian, abuztuaren 23an, HIRU3 klubak bere txokoa izango du.

Bilboko jaietan, HIRU3 guneak bere lekua izango du:

- Abuztuaren 23an, Bilbon, Uribitarten (Euskaltelen gunean), 18:00etan.

Hantxe izango da Gorritxo galtzagorri maitatua umeak agurtzen, eta berarekin argazkia ateratzeko aukera izango dute bertara joaten direnek. Gainera, '3TXULO' saioko pertsonaien irudiekin txapak egiteko tailerra ere egongo da.

Halaber, haurrak ume eta gaztetxoentzako EiTBren klubeko kide egin ahal izango dira bertan. Handik egun batzuetara jasoko dute ongietorria emateko eskutitza, eta hainbat abantaila izango dituzte Hiru3ko bazkide izateagatik.

'3zpa4' saioko protagonistak, HIRU3 gunean

Bisitarik preziatuena '3zpa4' saioko lagunena izango da, HIRU3 gunean. Bilbon, Jon eta Maider egongo dira. Haiekin argazkia ateratzeko aukera izango dute bertara joaten direnek, eta postal pertsonalizatuak sinatu eta hainbat abesti dantzatuko dituzte.

Ondoren, ekitaldiotan ateratako argazkiak HIRU3 webgunean jarriko ditugu ikusgai. Beraz, laster ikusiko dugu elkar, HIRU3 gunean!