eitb.eus orrialdera linka
Hiru3-ko homera linka

3kluba

Oporretako argazkiak

Aimar Lasa Osesek irabazi du udako argazki-lehiaketa!

EiTB.EUS

100 argazki inguru jaso ditugu, eta parte hartu duzuen guztien artean HIRU3ko opari sorta bat zozkatu dugu. Aimar Lasa Oses izan da sariduna.

Amaitu da Oporretako Argazkiak ekimena Hiru3 klubean. 100 argazki inguru jaso ditugu, eta guztiak argitaratuta daude dagoeneko HIRU3 atarian. Eskerrik asko denoi!!

Horrekin batera, egin dugu HIRU3ko opari sorta baten zozketa lehiaketan parte hartu duzuen kide guztien artean, eta Aimar Lasa Oses izan da sariduna

Argazki oso dibertigarriak jaso ditugu, eta beraietan haurrak igerilekuan, mendian, lagunekin afaltzen, eta beste hainbat egoeratan azaltzen dira. Guztietan nabari da etxeko txikienek primeran igaro dutela oporraldia, gure webgunean ikus dezakezuenez.

Horrez gainera, hurrengo asteetan ere, ETB3n jaso ditugun argazkiez osatutako bideoa ikusi ahal izango duzue.