eitb.eus orrialdera linka
Hiru3-ko homera linka

3kluba

Egunero

'3txulo' eta '3zpa4' saioak bueltan dira ETB3n

EiTB.EUS

3txulotarrak ETB3n izango dira egunero goizetan, eta arratsaldeetan, berriz, '3zpa4' saioko musikarien abenturak izango dira ikusgai.

ETB3 haur eta gaztetxoen kateak '3txulo' eta '3zpa4' saioen denboraldi berriak estreinatu ditu. Bateko, goizetan, '3txulo' saioarekin esnatuko gara, 08:15ean; Xbel (Zuriñe Hidalgo), 4ra (Amancay Gaztañaga), 2ttor (Iker Galartza) eta Izeba Kattalin (Libe Aranburu) 3txulotarren abenturekin, eta besteko, arratsaldeetan, 20:30ean, '3zpa4' saioan, musika taldea osatu nahi duen talde gaztea izango da protagonista.

'3txulo'

Xbel, 2ttor eta 4ra bueltan dira ETB3n. Denboraldi berri honetan, abentura izugarriak biziko dituzte elkarrekin. Baina ez dira bakarrik egongo, Izeba Kattalin Benidormetik 3txulotarren etxera itzuliko baita, bazterrak astintzeko asmoz.

Musikazale amorratuak direnez, Klipa-Klipa izeneko bideoklip alai eta koloretsuak eskainiko dizkigute saioko lau protagonistek, eta Top-era! eta Literatura sailak izango ditu saioak. Halaber, Hiru3 klubeko kideek beren lekua izango dute, urteak betetzen dituztenak zoriontzeko tartea edota martxan dauden lehiaketa eta albisteen berri izan dezaten, besteak beste.

'3zpa4'

Jon, Izaro, Amets eta Maider gorabehera berriekin izango dira bueltan uda ostean. Musika taldea osatzen duten lau gazteak beraien entsegu lokalean batuko dira, baina ikastetxean ere ikusiko ditugu aurten.

Bestalde, musika emanaldi bat prestatzen ibiliko dira astero, asteko bideoklipa aurkezteko.

Webgunean eta APPan ikusgai

'3txulo', 08:15ean, eta '3zpa4', 20:30ean, astelehenetik ostiralera izango dira ETB3n. Baina, bideorik onenak, bideoklip guztiak, taldekideen inguruko datuak eta askoz ere gehiago '3txulo' eta '3zpa4' saioko webgunean ere izango dira ikusgai. Ez galdu!

Gogoratu, '3txulo' eta '3zpa4' saioak zein marrazki bizidun gogokoenak mugikorrean edota tabletean inoiz baino hobeto ikusteko, jaitsi HIRU3 aplikazioa. Hiru3 app-a da zure aukera!