eitb.eus orrialdera linka
Hiru3-ko homera linka

3kluba

Zinema Euskaraz

'Smallfoot' filma euskaraz zinema-aretoetan

EiTB.EUS

'Smallfoot' filma euskaraz ikusteko aukera izango da zinema-aretoetan, laster. Aurretik, aurrestreinaldia egingo da Zinemaldiaren baitan, hilaren 23an, Donostian, HIRU3ko kideentzat.

2:21

Zinema Euskaraz Zineuskadik sustatzen duen programari esker, Smallfoot filma euskaraz iritsiko da zinema-aretoetara. Aurten, Zinema Euskaraz programaren baitan estreinatuko den zortzigarren pelikula izango da.

Smallfoot adin guztietako ikusleentzako animaziozko abentura bat da, jatorrizko musika eta izar ugariz osatutako aktore-taldea duena. Smallfoot-ek norabide berri bat emango dio mito bati. Yeti gazte eta bizkor batek ustez existitzen ez zen zerbait aurkituko du: gizaki bat.

Gizakiaren inguruko albiste horrek zirrara sortuko du yetien komunitate xumean; izan ere, pentsatzen hasiko dira haien herrixka elurtutik harago zer gehiago existi daitekeen. Adiskidetasunariaurkikuntzaren balioari eta pozari lotutako istorio berri bat da.

Karey Kirkpatrick-ek eta Jason A. Reisig-ek zuzendu dute filma.

Aurrestreinaldia, HIRU3ko kideentzat

HIRU3 komunitateko kideek Smallfoot pelikula beste inork baino lehen ikusteko aukera izango dute; izan ere, Zinemaldiaren baitan, Donostian, Principe zinemetan, eskainiko dute film honen aurrestreinaldia, euskaraz, irailaren 23an.

Izan HIRU3 eta gozatu zinema-euskaraz!