eitb.eus orrialdera linka
Hiru3-ko homera linka

3kluba

Izan EiTB jaia

HIRU3 JAIA urriaren 6an egingo da, Donostian

EiTB. EUS

Egun osoko jaia izango da Belodromoan ospatuko dena. Hainbat gunetan banatutako jaiak, besteak beste, Ene Kantak, '3txulo', '3zpa4' eta 'Go!azen' ikuskizunak izango ditu agertoki nagusian.

0:31

EiTBren Hiru3 haur komunitateak egun osoko jai erraldoia ospatuko du urriaren 6an Donostian, Anoetako Belodromoan. Hainbat gune izango dituen jaian, tailerrak, ikuskizunak, musika emanaldiak eta sorpresak izango dira. Sarrera doakoa izango da.

12:00etan hasi eta iluntzera arte, jaiak hainbat ikuskizun hartuko ditu, eta Ene Kantak, 'Alibaba eta 40 lapurrak' antzezlana,  '3txulo', '3zpa4' eta 'Go!azen', besteak beste, agertoki nagusian egongo dira (Ikusi programazio osoa).

Halaber, tailerrak eta ekintzak izango dira egun osoan zehar: ETB3ko marrazki bizidunetako protagonista ezagunen irudiarekin aurpegia margotzeko tailerra, puzgarriak, ludoteka eta abar. HIRU3 komunitateak ere bere txokoa izango du, eta Hiru3 klubeko kide egiteko aukera izango dute bertara joaten direnek. Gainera, Hiru3ko edalontzi berrerabilgarriak banatuko dira.

Txikienek fanzone espazioa ere izango dute eskura, HIRU3ko pertsonaiak gertutik ezagutzeko: Doraemon, Nobita, Yoko eta Gorritxo... Photocall-a eta argazkiak sinatzeko tokia izango dira, eta baita elkarrizketak egiteko gunea ere, nahi duten guztiek pertsonaia ezagunak gertuagotik ezagutzeko aukera izan dezaten. Joko eta tailer bereziak egingo dira umeentzat, gastronomia, euskara eta ingurumena lantzeko.

EiTB Studio espazioa

EiTB Studio espazioa ere jarriko dute, egun batez kamera aurrean jartzeko aukera emateko.

Indarrak hartzeko, jateko gunea ere atonduko dute, mahai eta aulki eta guzti. Gune horretan, hainbat food truck egongo dira, etxetik janaria eraman ez dutenentzat. Horrez gain, edoskitze gunea izango dute familiek, eta txikienentzako ludoteka.

Sariak eta sorpresak ere ez dira faltako egun osoan zehar.

Urriaren 6an, Donostian, Anoetako Belodromoan, zure zain izango gara, HIRU3 JAIAn!

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Donostia