3kluba
Hiru3 Jaia
'Go!azen'-en kontzertua zuzenean, Hiru3 Jaian
EiTB.EUS
Urriaren 6an, Hiru3 Jaian, 'Go!azen'-en kontzertua zuzenean ikusteko aukera izango da Donostiako Belodromoan, 17:00etan. Sarrera doakoa eta librea izango da, gonbidapenik gabe.


12 orduko jai handia izango da urriaren 6koa. Izan ere, festa 12:00etan hasiko da, Hiru3 Jaiarekin. 18:00ak arte, hainbat jarduera izango dira bertan, tartean 'Go!azen'-en kontzertua zuzenean ikusteko aukera. 17:00etan izango da hau, Belodromoan, eta sarrera librea izango da (gonbidapenik gabe).
Hala, Atanon egingo den 'Go!azen' telesailaren denboraldi berriaren aurrestreinaldirako gonbidapenak lortu ez zituztenek aukera izango dute 'Go!azen'-en kontzertua zuzenean eta doan ikusteko.
Gogoratu beraz, urriaren 6an bi hitzordu ditugula 'Go!azen'-eko neska-mutilekin:
- 'Go!azen' kontzertua zuzenean ikusteko aukera Donostiako Belodromoan, 17:00etan, gonbidapenik gabe
- Denboraldi berriaren lehen kapitulua ikusteko aukera, Atano pilotalekuan, 19:00etan, gonbidapenarekin (OHARRA: Aurrestreinaldirako gonbidapenak agortuta daude)