3kluba
Zinema Euskaraz
'Horman erlojua duen etxea' filma euskaraz zinema-aretoetan
EiTB.EUS
'Horman erlojua duen etxea' filma euskaraz ikusteko aukera izango da zinema-aretoetan, urriaren 11tik aurrera. Aurretik, aurrestreinaldia egin da urriaren 7an Durangon, HIRU3ko kideentzat.


Zinema Euskaraz Zineuskadik sustatzen duen programari esker, Horman erlojua duen etxea filma euskaraz iritsiko da zinema-aretoetara, urriaren 11an. Aurten, Zinema Euskaraz programaren baitan estreinatuko den bederatzigarren pelikula izango da.
Magiaz beteriko abentura hau 10 urteko Lewis (Owen Vaccaro) mutikoa bere osaba Jonathanen (Jack Black) etxe zahar eta misteriotsura doanean hasiko da. Hortik aurrera, etxe barruan gauza harrigarriak gertatuko dira. Osabak sorginkeriazko mundu miresgarri bat erakutsiko dio, eta mundu horrek bizia hartuko du Lewisek ustekabean hilak esnatzen dituenean.
Steven Spielberg izan da familia osoarentzako abentura magikoa den Horman erlojua duen etxea lanaren ekoizlea, eta Eli Rothek zuzendu du. Eric Kripke (“Sobrenatural” seriearen sortzailea) da gidoilaria, eta 1973an John Bellairsek idatzi eta Edward Goreyk ilustratu zuen haurrentzako klasikoan oinarrituta dago.
Aurrestreinaldia, HIRU3ko kideentzat
HIRU3 komunitateko kideek Horman erlojua duen etxea pelikula beste inork baino lehen ikusteko aukera izan dute; izan ere, Durangon, Zugaza zinema-aretoan, eskaini dute film honen aurrestreinaldia, euskaraz, urriaren 7an.
Izan HIRU3 eta gozatu zinema-euskaraz!