eitb.eus orrialdera linka
Hiru3-ko homera linka

3kluba

1. gunean

'3zpa4' saioko protagonisten ikuskizuna, gaur, Kilometroak jaian

Igandean Kilometroak jaia ospatuko da Urretxun eta Zumarragan, eta HIRU3 gunea han izango da, 1. gunean, txapak egiteko tailerrarekin. Gainera, '3zpa4' saioko lagunek ikuskizuna eskainiko dute.

Kilometroak Gipuzkoako ikastolen aldeko jaia ospatuko dute gaur -urriak 7- Urretxun eta Zumarragan, eta hainbat ekitaldi izango dira bertan ume eta gaztetxoenei zuzenduta. HIRU3ren txokoa ere han izango da, 1. gunean (Urretxuko Pagoeta auzoan), eta eskaintza zabala izango da: Gorritxo galtzagorri maitatuarekin argazkia egiteko aukera izango da, '3TXULO' saioko pertsonaien irudiekin txapak egiteko tailerra, etab.

Horrez gain, HIRU3 EiTBren ume eta gaztetxoentzako klubeko kide egin ahalko dira bertan. Egun batzuk geroago jasoko dute ongietorria emateko eskutitza etxean, eta hainbat abantaila izango dituzte HIRU3ko bazkide izateagatik.

Ekimenik preziatuena, baina, 13:15ean iritsiko da; izan ere, '3zpa4' saioko protagonistek ikuskizuna eskainiko dute oholtzan, 1. gunean bertan. Primeran dantzatu eta abestu ondoren, Maider, Jon, Izaro eta Amets HIRU3 gunean izango dira, eta haiekin argazkia ateratzeko aukera izateaz gain, postal pertsonalizatuak sinatuko dizkiete bertaratzen direnei.

Argazkiak, webgunean ikusgai

Kilometroak festan ateratako argazkiak HIRU3ren webgunean jarriko ditugu ikusgai. Aurreko urteetan bezala, EiTBk euskararen aldeko jaien zabalkundea egingo du bere hedabideetan, eta horien inguruan jazotzen den guztia kontatuko du.

Urretxu-Zumarragako Ikastolak hirugarrenez izango du Gipuzkoako Ikastolen aldeko jaia antolatzeko ardura, eta Zubiak batuz da aukeratutako leloa. 1985ekoan Legazpiko Haztegi Ikastolarekin batera aritu zen elkarlanean, eta 2002koan, bakarrean.