eitb.eus orrialdera linka
Hiru3-ko homera linka

2018/10/04

14:47

3kluba

Hiru3 jaia

Zatoz Hiru3 Jaira eta irabazi bidaia zoragarria!

EiTB.EUS

Urriaren 6an egingo dugu HIRU3 jaia, Donostian, eta kide guztion artean asteburu baterako bidaia zozketako dugu, lau lagunentzako.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

EiTBren Hiru3 haur komunitateak egun osoko jai erraldoia ospatuko du urriaren 6an Donostian, Anoetako Belodromoan. Hainbat gune izango dituen jaian, tailerrak, ikuskizunak, musika emanaldiak eta hainbat sorpresa zein sari ugari izango ditugu parte hartzen duzuen guztion artean banatzeko.

Sari potolo bat zozkatuko dugu HIRU3 kideon artean, EROSKI BIDAIAKen eskutik: familian gozatzeko asteburu baterako bidaia.

Zozketan parte hartzeko, izena eman beharko da jaian bertan, HIRU3 gunean, horretarako kide zenbakia emanda. Bertan egingo da zozketa, eta han emango dute oparia.

Badakizu, Izan HIRU3!

 

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea:
  • ;