eitb.eus orrialdera linka
Hiru3-ko homera linka

3kluba

Nafarroa Oinez 2018

‘3TXULO'ko 4ra Nafarroa Oinez jaian izango da, gaur, HIRU3 gunean

EiTB.EUS

Nafarroa Oinez jaia ospatuko da gaur Altsasun, eta HIRU3 EiTBren haur komunitateak bere txokoa izango du, 1.gunean. Gainera, '3TXULO' saioko 4ra pertsonaiaren bisita ere jasoko dugu.

Nafarroako ikastolen aldeko jaian HIRU3 gunea izango da gaur, urriak 21, Altsasun, eta hainbat ekitaldi izango dira bertan gaztetxoenei zuzenduta. Hain zuzen ere, 1.gunean bilduko dira haurrentzako jarduerak, eta hantxe izango da Gorritxo galtzagorri maitatua umeak agurtzen, eta berarekin argazkia ateratzeko aukera izango dute bertara joaten direnek. Gainera, '3TXULO' saioko pertsonaien irudiekin txapak egiteko tailerra ere egongo.

Baina, bisitarik preziatuena 13:00etan iritsiko da, izan ere, ‘3TXULO’ko 4ra pertsonaiaren bisita jasoko dugu HIRU3 gunean bertan. Hara hurbiltzen direnek 4rarekin argazkia ateratzeko aukera izateaz gain, berak sinatutako postal pertsonalizatuak jasotzeko aukera ere izango dute.

Horrez gain, haurrak EiTBren Hiru3 ume eta gaztetxoentzako klubaren kide egin ahal izango dira bertan. Handik egun batzuetara jasoko dute ongietorria emateko eskutitza, eta hainbat abantaila izango dituzte Hiru3ko bazkide izateagatik.

Argazkiak, webgunean ikusgai

Nafarroa Oinez festan ateratako argazkiak HIRU3 webgunean jarriko ditugu ikusgai. Halaber, EiTBk, aurreko urteetan bezala, euskararen eta hezkuntzaren aldeko jaien berri emango egingo du bere hedabideetan, eta horien inguruan jazotzen den guztia kontatuko du.

'Bizi' lelopean, Altsasuko Iñigo Aritza Ikastolarekin bat egingo du aurtengo Nafarroako ikastolen aldeko jaiak eta ospakizunak.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Nafarroa Oinez