eitb.eus orrialdera linka
Hiru3-ko homera linka

3kluba

Hiru3

Hiru3ko edukiak, Samsung Smart TV telebistetan eskuragarri

EiTB.EUS

HIRU3 haur komunitatearen aplikazioari esker, EiTBren haurrentzako edukiak eskuragarri izango ditu erabiltzaileak, adinaren arabera sailkatuta, egun osoan zehar.

  • 3zpa4

    3zpa4

Samsung etxeak HIRU3 aplikazioko edukiak eskaintzen ditu, Samsung Smart TV telebistek duten Smart Hub-aren baitan. Hemendik aurrera, erabiltzaileak EiTBren haurrentzako edukiak eskuragarri izango ditu, egun osoan zehar, telebistan instalatutako aplikazioari esker.

‘HIRU3ko haurrentzako eduki arrakastatsuak eskuragarri jarri nahi ditugu aplikazio honekin. Honela, telebistaren bitartez, EiTBren haurrentzako eskaintza zabala modu erosoan eta erabiltzaileak nahi duen unean ikusteko aukera eskaini nahi diegu familiei. Samsungek egindako apustuaren beste erakusgarri bat da HIRU3, eduki eta zerbitzu ezberdinak izango dituen telebista adimenduna eskaini nahi dugu, non erabiltzaileak bere esperientzia aukeratu eta pertsonalizatu ahalko duen, bere beharren arabera’, adierazi du Miguel Angel Ruiz Samsung Espainiako Edukiak eta Zerbitzuak saileko arduradunak.

Haurrentzako komunitate bat

EiTB Taldeak haurrei zuzendutako komunitate digitala da HIRU3 kluba. Izan ere, telebista kate propioa (ETB3), komunitate digitala eta 30.000 kidek osatutako kluba ditu.

Haurrentzako eta gaztetxoentzako programazioa du ETB3 kateak, egun osoan zehar, euskaraz. Marrazki bizidunak eskaintzeaz gain, 3txulo saio propioa du, etxeko txikienen topagunea, eta 3zpa4, musika talde bat osatzen duten lau gazteren bizipenak jasotzen dituen saioa, gaztetxoei zuzendutakoa.

Samsung Smart TV

Samsung Smart TV telebistetan integratutako aplikazioari esker, familiek haurrentzako edukiak adinaren arabera sailkatuta izango dituzte, eta 8 urtetik gorakoentzat sailkatuta dauden edukiak ikusi ahal izateko, kontrol proba bat gainditu beharko du erabiltzaileak.

Halaber, 2015 eta 2018 bitartean saldutako Samsung Smart TV telebistetarako, EiTBren aplikazioaren bertsio berri bat dago eskuragarri.