eitb.eus orrialdera linka
Hiru3-ko homera linka

3kluba

Zinema Euskaraz

'Udare erraldoiaren istorio harrigarria' filma euskaraz zinema-aretoetan

EiTB.EUS

'Udare erraldoiaren istorio harrigarria' filma euskaraz ikusteko aukera izango da zinema-aretoetan, azaroaren 23an. Aurretik, aurrestreinaldia egin da azaroaren 18an Errenterian, HIRU3ko kideentzat.

2:16

Zinema Euskaraz Zineuskadik sustatzen duen programari esker, Udare erraldoiaren istorio harrigarria filma euskaraz iritsiko da zinema-aretoetara, azaroaren 23an. Aurten, Zinema Euskaraz programaren baitan estreinatuko den hamargarren pelikula izango da.

Sebastian elefantea eta haren lagun onena, Micho, Villasolen bizi dira, kostaldeko herrixka atsegin eta ikusgarri batean. Guztiak zoriontsu bizi dira Villasol aldean. Baina, egun batean, haien alkate estimatua, JB, desagertu egingo da! Halako arratsalde batean, Michok botila bat arrantzatuko du, eta JBren mezu bat aurkituko du barruan. Uharte Misteriotsuan hondoratuta dagoela jakinarazi, eta bila joateko eskatuko die JBk mezu horretan.

Botilaren barruan, hazi bat ere aurkituko dute, eta, gauetik goizera, udare erraldoi bilakatuko da! Itsasontzi bat egingo dute udarearekin, eta bertan abiatuko dira Sebastian, Micho eta horien kamarada, Glukosa irakaslea. Eta halaxe ekingo diote abenturari, pirata arriskutsuekin, itsas herensuge batekin eta fantasma zinez bitxiekin.

Philip Einstein Lipski, Jørgen Lerdam eta Amalie Næsby Fick zinemagileek zuzendu dute filma.

Aurrestreinaldia, HIRU3ko kideentzat

HIRU3 komunitateko kideek Udare erraldoiaren istorio harrigarria pelikula beste inork baino lehen ikusteko aukera izan dute; izan ere, Errenterian, Niessen zinema-aretoan, eskaini dute film honen aurrestreinaldia, euskaraz, azaroaren 18an.

Izan HIRU3 eta gozatu zinema-euskaraz!