eitb.eus orrialdera linka
Hiru3-ko homera linka

3kluba

ETB3

Abenduko zubia programazio bereziarekin dator ETB3ra

EITB.EUS

Abenduaren 6tik 9ra Gabon ukituko filmak ikusi ahal izango dira, 15:30etik aurrera, eta '3txulo' saioa 09:30etan eta 14:00etan izango da ikusgai.

  • Olentzero eta Iratxoen jauntxoa

ETB3k programazio berezia prestatu du abenduaren 6, 7, 8 eta 9rako. Izan ere, ume eta gaztetxo askok opor egunak eta “zubiak” izango dituzte egun horietan.

Horrela, bada, abenduaren 6tik 9ra bitartean “3TXULO saioa 09:30etan eta 14:00etan izango da ikusgai, asteburuetako ordutegian, alegia. Tarte horien ondotik, ‘Zuhaitz etxeko istorioak’ ipuinetan oinarritutako marrazki bizidunak izango dira nagusi etxeko txikienentzat.

Horrez gain, 15:30etatik aurrera honako pelikula hauek izango dira ikusgai:

-          Abenduak 6: ‘Jelly T’ eta ‘Olentzero eta iratxoen jauntxoa’

-          Abenduak 7: ‘Yugo eta Lala’ eta ‘Olentzero eta amilaren sekretua’

-          Abenduak 8: ‘Doraemon gladiadorea’ eta ‘Olentzero eta Gabonetako ipuina’

-          Abenduak 9: ‘Pixi post eta opari emaileak’ eta ‘Olentzero eta subillaren lapurreta’