eitb.eus orrialdera linka
Hiru3-ko homera linka

2018/12/07

13:29

3kluba

Zinema Euskaraz

'Ploey' filma euskaraz, zinema-aretoetan

EiTB.EUS

'Ploey' filma euskaraz ikusteko aukera izango da zinema-aretoetan abenduaren 14tik aurrera. Aurretik, aurrestreinaldia egingo da abenduaren 13an Errenterian, HIRU3ko kideentzat.

1:58
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Zinema Euskaraz Zineuskadik sustatzen duen programari esker, Ploey filma euskaraz iritsiko da zinema-aretoetara abenduaren 14an. Aurten Zinema Euskaraz programaren baitan estreinatuko den hamaikagarren pelikula izango da.

Familia osoarentzako animaziozko abentura hunkigarri honek urre-txirri gazte baten istorioa azaltzen digu. Hegan egiteko arazoak ditu, eta, hori dela eta, negua heltzean, ezingo du bere familiakoekin migrazioa egin klima epelagoko toki batera.

Adiskideak lagun dituela, aurrera egingo du, etsaiz jositako mundu batean, benetako heroi bilakatu arte.

Árni Ásgeirsson zinemagileak zuzendu du filma.

Aurrestreinaldia, HIRU3ko kideentzat

HIRU3 komunitateko kideek beste inork baino lehen ikusi ahalko dute Ploey pelikula; izan ere, Errenterian, Niessen zinema-aretoan, eskainiko dute honen aurrestreinaldia, euskaraz, abenduaren 13an.

Lortu aurrestreinaldira joateko sarrerak

Izan HIRU3 eta gozatu zinema-euskaraz!

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea: