eitb.eus orrialdera linka
Hiru3-ko homera linka

3kluba

Umeen Gabonetako Parkea

BECeko Umeen Gabonetako Parkea, abenduaren 19tik urtarrilaren 5era arte zabalik

EiTB.EUS

54. edizioko balioak elkartasuna, berdintasuna, jasangarritasuna, bizitza osasuntsua, familia eta 'zibergizatasuna' dira.

  • PIN UGP

Umeen Gabonetako Parkeak 2018ko abenduaren 19tik 2019ko urtarrilaren 5era irekiko ditu ateak Barakaldoko BECen, baina abenduaren 25ean eta urtarrilaren 1ean itxita egongo da.

11:00etatik 20:00etara egongo da zabalik, abenduaren 24an eta urtarrilaren 5ean izan ezik, bi egun horietan 17:00etan itxiko baitute.

Aisialdi eta eskaintza zabala txiki eta nagusientzat

Aurreko edizioetan bezala, Umeen Gabonetako Parkeak hainbat stand izango ditu 3. pabiloian. Stand hauek UGP-rekin elkarlanean aritzen diren eta ikasketa formula gisa dibertsioaren aldekoak diren erakunde, enpresa publiko eta pribatu, kultura-elkarte eta komunikabideek ordezkatuko dituzte.

Parkeak eskaintzen duen aisialdia  5. pabiloian egongo diren barrakek osatuko dute. Hauen artean, nabarmenak dira ohiko Autotxokeak, Zezen Mekanikoak, Piraten itsasontzia, Lapikoak, Mini-Kangurua eta Super-Kangurua, Dragoia, Sorginaren Trena, “Jamaica”, Super-Igela, Benny Hill, Ohe Elastikoak, Wipe Out eta “Jumping” atrakzioak.

Atrakzioekin batera, edozein herritako azoka-eremuen antzera, postuak, txurro-dendak… egongo dira. Bertan, egarria asetzeko eta zer edo zer jateko aukera izango dute bertaratzen direnek, indarberritu eta Umeen Gabonetako Parkeko jarduera biziarekin jarraitzeko.

Prezioak eta sarreren salmenta

Sarrerak prezio hauetan izango dira salgai:

- Estandarra: 8 euro

- 10 sarrera: 70 euro

- Familia ugariak: 7 euro (txartel bakoitzarekin sarrera bat baino ezin da erosi)

- Ikea eta gazte txartela: 7 euro (txartel bakoitzarekin sarrera bat baino ezin da erosi)

- Gurasoen gauean: 8 euro (mozorrotuta joanez gero, 5 euro)

3 urtetik beherako umeak doan sartu ahalko dira.

Baloreak

Umeen Gabonetako Parkeak dibertsiora zuzendutako proposamen asko baditu ere, sustatzeko dituen balioak dira nabarmengarriak. Hezkuntza eta kultura balio horiek beti egon dira inplizituki orain arte eskaini diren jolas-jarduera eta proposamenetan, baina oraingo 54. edizioan, era nabariagoan ageriko dira.

PIN UGP sigletatik sortutako sei izaki fantastiko eta dibertigarrik izango dira balio horien irudi. Horietako bakoitzak elkartasuna, berdintasuna, jasangarritasuna, bizimodu osasungarria, familia edo zibergizabidea sustatzen duen entretenimendu baten alde egingo du apustu.