3kluba
Abenduaren 19tik aurrera
HIRU3 umeen Gabonetako parkeetan egongo da, FICOBAn eta BECen
EiTB.EUS
Aisialdirako eskaintza zabala izango da umeen Gabonetako parkeetan. Aurten, gainera, HIRU3ko kide egiteko aukera ere izango da FICOBAn zein BECen.
-
UGP BECen Argazkia: BEC
Urtero legez, umeei zuzendutako parkeak izango dira Gabonetan FICOBAn zein BECen, eta denetariko ekimen ugari jasoko dituzte. Aurten, gainera, HIRU3ko kide egiteko aukera ere izango da bi guneetan, eta haietara joateko sarrerak zozkatuko ditugu HIRU3ko kideen artean.
Eguberrietako Haur Parkea FICOBAn, abenduaren 26tik aurrera
‘Pin, Pan, Pun!’ Eguberrietako Haur Parkea etxeko txikien eta familien gozamenerako leku bihurtuko da abenduaren 26tik urtarrilaren 4ra bitartean. Hiru gune nagusi izango ditu. Batetik, ‘teknologia eta ongi pasatzea’ gunean, kirol anitzeko eskaintza askotarikoa, proposamen teknologiko ugari, ikasgela ibiltaria ekimena eta gai askotariko tailerrak izango dira nagusi. Bigarren gunean, aldiz, ‘sentsibilizazioa eta eskaintza gastronomikoa’ ardatz hartuta, besteak beste, puzgarriak, ipuin kontalariak, karaokea eta pizzak egiten ikasteko aukera egongo da. ‘Adrenalina eta emozioa’ izeneko hirugarren gunean, berriz, barrakak izango dira nagusi, eta baita SportJam Kids Park izeneko ekimena ere, maila guztietako arrapaletan aritzeko.
Hortaz, eskaintzan berritasun ugari izango dira aurten, eta sarrerak errazago lortzeko aukera izateko, parkearen webgunean ere eskuratu ahal izango dira.
BECen abenduaren 19tik aurrera
Abenduaren 19an irekiko ditu ateak BECen Umeen Gabonetako Parkeak, eta umeentzako jolas jarduera ugari eskainiko ditu abenduaren 5era bitartean. Hartara, hezkuntza eta kultura balioak sustatzeko ekimenak ardatz hartuta, aurtengo edizioaren indarguneak honako hauek izango dira: elkartasuna, berdintasuna, jasangarritasuna, bizimodu osasuntsua, familia eta “zibergizabidea” (errespetua sare sozialetan).
Gainera, aurten ekimen berri bat ere jasoko du, euskarazko pelikulak ikusteko aukera izango baita, Zikoinak eta Batman Lego filmak, hain zuzen ere. Aurretik, baina, erreserba egin beharko da, helbide honetan: http://pin.bilbaoexhibitioncentre.com/eu/jarduerak/zinea-euskaraz/
HIRU3ko kideentzat sarrerak zozketan
Umeen Gabonetako parkeez gozatzeko aukera paregabea izango dute HIRU3ko kideek, FICOBAra zein BECera joateko sarrerak banatuko baititugu HIRU3ko kideen artean. Adi egon!