eitb.eus orrialdera linka
Hiru3-ko homera linka

3kluba

Abenduaren 21ean

Olentzero EiTBra etorriko da abenduaren 21ean

EiTB.EUS

Urtero bezala, Olentzerok EiTBren Bilboko egoitzara etortzen diren umeen eskutitzak hartuko ditu, eta etxeko txikiek ikazkinarekin argazkiak egiteko aukera izango dute

  • Olentzero EiTBn

Abenduaren 21ean, ostirala, Olentzero EiTBren Bilboko egoitzan izango da, 16:00etatik aurrera. Egoitzara etortzen diren haur guztiek ikazkin maitatuari eskutitza emateko aukera izango dute.

Halaber, aurreko urteetan bezala, umeek argazkiak egin ahal izango dituzte Olentzerorekin, eta HIRU3ren webgunean egongo dira ikusgai hurrengo egunetan.

Olentzeroren webgunea prest dago jada, eta, Olentzerori eta Erregeei eskutitzak idazteko aukera eskaintzeaz gain, Gabonekin lotutako beste hainbat eduki eskaintzen ditu, haurrek ezin hobeto pasatzeko: abestiak, ipuinak, jolasak, eskulanak, filmak...
  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Olentzero