eitb.eus orrialdera linka
Hiru3-ko homera linka

3kluba

HIRU3ko kideentzat

'Paddington 2' filma eta Stop Motion tailerra EiTBn, Zinegabonak ekimenaren eskutik

EiTB.EUS

EiTBren Bilboko egoitzako Multibox aretoan Stop Motion tailerra eta 'Paddington 2' filma izango dira, abenduaren 26an eta 27an. Emanaldi bakoitzera joateko sarrerak zozkatuko ditu Hiru3 klubak.

  • Zinegabonak

EiTBk eta Zineuskadik, elkarlanean, Zinegabonak haurrentzako filmen zikloa eskainiko dute Gabonetan, umeek euskarazko zinemaz goza dezaten.

Abenduaren 26an, EiTBren Bilboko egoitzan, Multibox aretoan, Stop Motion tailerra izango da, zure animazio propioa egiten ikasteko tailerra, 11:30ean. Hara joateko, Hiru3 klubak kideen artean, 27 lagunentzat (4 sarrera irabazle bakoitzarentzat, eta horietako bat heldua izan beharko du) sarrerak zozkatuko ditu.

Abenduaren 27an, berriz, 'Paddington 2' filma eskainido da, 11:30ean. EiTBko emanaldia doakoa izango da, baina gonbidapena behar da horretara joateko. Hori dela eta, sarrerak zozkatuko ditu Hiru3 komunitateak kideen artean, 75 lagunentzat sarrerak zozkatuko ditu (4 sarrera irabazle bakoitzarentzat).

Abenduak 26: Stop Motion tailerra

Abenduak 27: Paddington 2

Emanaldira eta tailerrera sartzeko, sarrera irabazi duen HIRU3ko kidearen izen-abizenak eta kide zenbakia erakutsi beharko dira sarreran bertan.

FOLLETOAOK 2

Abenduaren 28an, 29an eta 30n, zinema-aretoetan

Ondoren, abenduaren 28an, 29an eta 30ean, Euskal Herriko zenbait zinema-aretotan eskainiko dira Stop Motion tailerra eta euskarazko filmak, euro baten truke. Filmak honako hauek dira: Maya Erlea: Ezti jokoak, Igelen Erresuma, Harpetarra, Leo Da Vinci: Mona Lisa Misioa, Albert, Axel heroi txikia, Richard Zikoina, Iparraldeko Norman, Sagu eta Pagu eta  Olentzero eta Amilaren sekretua.

Príncipe (Donostia), Niessen (Errenteria), Golem Baiona (Iruñea) eta Itsas Mendi (Urruña), Zornotzako zinema (Zornotza) zinema-aretoek hartuko dute parte ekimenean.

FOLLETOA 1

Gainera, aurten, Zinegabonak programa zabaldu egingo da arratsaldeko ordutegian (18:00) Barakaldoko BEC eraikinean egin ohi den Umeen Gabonetako Parkean (UGP) eskainiko diren filmekin. Honako hauek dira hautatutako filmak: Zikoinak (abenduak 22 eta urtarrilak 3) eta Batman Lego (abenduak 23 eta urtarrilak 4). Saioak doakoak izango dira egun berean UGPko sarrera aurkeztuta.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Telebista