eitb.eus orrialdera linka
Hiru3-ko homera linka

3kluba

HIRU3ko kideentzat

Bizkaiko museoak ezagutzeko aukera izango dute HIRU3ko kideek

EiTB.EUS

EiTBk Bizkaiko Foru Aldundiarekin sinatutako hitzarmenari esker, 3TXULO saioan museoen berri emango da eta HIRU3 haur komunitateko kideek tailerrak egiteko aukera izango dute.

  • Bizkaiko museoak ezagutzeko aukera izango dute HIRU3ko kideek

    Bizkaiko museoak ezagutzeko aukera izango dute HIRU3ko kideek

EiTBk eta Bizkaiko Foru Aldundiak museoak ezagutzeko modu paregabea eman nahi diete HIRU3ko kideei. Izan ere, Bizkaiko museoek haurrei zuzendutako eskaintza zabala izaten dute urte osoan zehar, hainbat kultur jardueretan parte hartuz aisialdiaz modu paregabean gozatzeko.

Hala, bada, lankidetza-hitzarmena sinatu dute bi erakundeek, eta, horri esker,  HIRU3ko kideentzat Bizkaiko hainbat museo ezagutu eta tailerrak egiteko aukera izango dute.

Horretarako, HIRU3 webgunearen bidez abian jarritako ekimenean izena eman beharko dute kideek, tailerrak egiten nahi izatera zozketan parte hartzeko.

Halaber, 3TXULO saioan ere Bizkaiko museoen inguruko bideoak eskainiko dira (adibidez, Arrantzaleen Museoa, Arkeologi museoa eta La Encartada Fabrika-Museoa), museoek eskaintzen dituzten aukerak umeei gerturatzeko.

HIRU3 komunitateko kideen abantailak

HIRU3 komunitatea EiTBk 0 eta 14 urte bitarteko ume eta gaztetxoentzat duen kluba da, eta bazkideek abantaila ugari dituzte. Esate baterako, aurten, hainbat gune eta museotara (Eureka! Zientzi Museo, PortAventura, Karpin Abentura, Urdaibai Bird Center, Bilboko Itsasadarra Itsas Museoa, Pozalaguako koba eta Hontza Museoa) joateko sarrera lor dezakete doan, eta gure zozketetan eta lehiaketetan parte har dezakete. Besteak beste, Ibaizabal argitaletxearen liburuak zozkatzen ditugu, zinerako sarrerak eta bestelako produktuak, hala nola, kartelak, eskulanak, panpinak eta abar. Gainera, HIRU3ko kideei umeen intereseko albisteak bidaltzen dizkiegu posta elektroniko bidez.

HIRU3ko kide egitea oso erraza da. Orri hau bete, eta bertan azaldutako urratsak jarraitu baino ez duzue egin behar.

Animatu, HIRU3ko kide egin, eta lagunei esan!