eitb.eus orrialdera linka
Hiru3-ko homera linka

3kluba

Zinema Euskaraz

'Asterix, edabe magikoaren sekretua' pelikula, euskaraz, zinema-aretoetan

EiTB.EUS

'Asterix, edabe magikoaren sekretua' filma euskaraz ikusteko aukera izango da zinema-aretoetan urtarrilaren 11an. Aurretik, aurrestreinaldia egingo da HIRU3ko kideentzat, urtarrilaren 4an, Beasainen.

2:22

Zinema Euskaraz Zineuskadik sustatzen duen programari esker, Asterix, edabe magikoaren sekretua filma euskaraz iritsiko da zinema-aretoetara, urtarrilaren 11an.

Zuhaitz batetik bestera mihura bila ari dela, halako batean, Panoramix druida lurrera eroriko da, eta han etzanda, hausnartzen hasiko da. Berak ezin balu, nork prestatuko luke neurrigabeko indarra ematen duen edabe magiko garrantzitsua? Asterix eta Obelix lagun dituela, Galia osoa zeharkatzeko bidaia abiatuko du druida trebe baten bila, hari edabe magikoaren errezetaren sekretua helarazteko asmoz, bere herrixkaren etorkizuna ziurtatzeko.

Aurrestreinaldia, HIRU3ko kideentzat

HIRU3 komunitateko kideek Asterix, edabe magikoaren sekretua pelikula beste inork baino lehen ikusteko aukera izan dute; izan ere, Beasainen eskainiko dute film honen aurrestreinaldia, euskaraz, urtarrilaren 4n.

Izan HIRU3 eta gozatu zinema-euskaraz!