eitb.eus orrialdera linka
Hiru3-ko homera linka

3kluba

Zozketa

Hiru3ko kideek Ibaizabalen liburuak jasoko dituzte opari 2019an ere

EITB.EUS

Ibaizabal argitaletxearen eskutik, Hiru3 komunitateak liburu bat zozkatuko du hilero, hil horretan urteak bete dituzten klubeko kideen artean.

  • Ibaizabal argitaletxearen liburuak

    Ibaizabal argitaletxearen liburuak

Hiru3 komunitateko kideak zorioneko zaudete! Izan ere, aurreko urteetan bezala, Ibaizabal argitaletxearen eskutik, liburuak zozkatuko ditugu hilero, hil horretan urteak bete dituzuen kideen artean. Hilabete bakoitzeko irabazle bat egongo da, eta adinaren araberako liburu bat jasoko du.

Behin zozketa eginda, irabazleak gurekin harremanetan jarri beharko du liburua jasotzeko modua zehazteko. Opariak EiTBren edozein egoitzatan hartu ahal izango dira.

Hiru3ko bazkide ez direnek hemen egin daitezke kide, horrela zozketa ezberdinetan parte hartzeko aukera izango dute, eta abantailak izango dituzte.

Hona hemen aurten zozkatuko ditugun liburuen zerrenda:

- Pixontziaren kontzertua (1-2 urte) (Haurrentzako albumak bilduma)

- Hipopo ipurtandia (3-4 urte) (Zuhaitz etxeko istorioak bilduma)

- Olatuak zaintzen  (5-6 urte) (Txirrista bilduma)

- Dragoi aita-semeak (7-8 urte) (Zuhaitz etxeko istorioak bilduma)

- Billinghurst gazteluaren kasu bitxia (9-10 urte) (Avante Eskola bilduma)

- Rapunzel (11-12 urte) (Albumak bilduma)

- Banpiroen hiria (13-14 urte) (Ekin bilduma)

 

Zorte on zozketan! Irabazleen izenak webgune honetan bertan argitaratuko ditugu.

Eta ez ahaztu Hiru3 ataria bisitatzea gure ekimenen berri izateko.