eitb.eus orrialdera linka
Hiru3-ko homera linka

3kluba

Zinema Euskaraz

'Dragoi Bola Super Broly', zinema-aretoetan

EiTB.EUS

'Dragoi Bola Super Broly' filma euskaraz ikusteko aukera izango da zinema-aretoetan otsailaren 1etik aurrera. Aurretik, aurrestreinaldia egingo da urtarrilaren 27an Donostian, HIRU3ko kideentzat.

0:37

Zinema Euskaraz Zineuskadik sustatzen duen programari esker, Dragoi Bola Super Broly filma euskaraz iritsiko da zinema-aretoetara otsailaren 1ean. Aurten Zinema Euskaraz programaren baitan estreinatuko den lehenengo pelikula izango da.

Filmean, bakea berriz ere Lurrera itzuli da Botere Lehiaketaren ondoren. Beste unibertso batzuetan oraindik ikusi ez dituen izaki ikaragarri indartsuak daudela jakin duenean, Gokuk entrenatzen jarraitzea erabaki du orain den baino indartsuagoa izateko asmoz.

Halako batean, Broly izeneko saia ezezagun bat azaldu zaie Gokuri eta Vegetari. Baina, saiak ez ahal ziren desagertu bada, Vegeta Planeta suntsitu zuenean? Hortaz, zertan ari ote da Lurrean Broly?

Tatsuya Nagamine zinemagileak zuzendu du filma.

Aurrestreinaldia, HIRU3ko kideentzat

HIRU3 komunitateko kideek beste inork baino lehen ikusi ahalko dute Dragoi Bola Super Broly pelikula; izan ere, Donostian, Principe zineman, eskainiko dute honen aurrestreinaldia, euskaraz, urtarrilaren 27an.

Lortu aurrestreinaldira joateko sarrerak

Izan HIRU3 eta gozatu zinema-euskaraz!