3kluba
Upcycling
Ezagutu haurrentzako 'Upcycling' tailerra, Donostian, urtarrilaren 26an
EiTB.EUS
Urtarrilaren 26an, Donostiako Katalunia plazan, 'Upcycling' tailerra egingo dute haurrentzat, Veritas-en eskutik. HIRU3ko kideentzat, gainera, Kutxa Ekogunerako sarreren zozketa esklusiboa egingo da.
'Ongi etorri etxaldera! Diberti zaitez, egin itzazu txerritxoak, erleak eta arkume alaiak material birziklatuarekin' lelopean, urtarrilaren 26an, larunbata, Donostiako Katalunia plazan, 'upcycling' tailerra egingo dute haurrentzat, Veritas produktu ekologikoen denden eskutik
Bertara joaten diren umeek material birziklatuarekin eskulanak eta etxaldeko animalia bat egiteko aukera izango dute. Esne-botilak, komuneko paper-biribilkiak edota arrautza-ontziak etxetik eramatea gomendatu dute; dena den, horrelako batzuk izango dituzte han, badaezpada.
Bestalde, bertan izango den standera joanez gero, 'Etorkizuneko mundua' lelopean, marrazki bat egiteko parada izango dute haurrek, eta Kutxa Ekoguneko Haur Parkerako sarreren zozketan parte hartuko dute.
Kutxa Ekogunerako sarreren zozketa esklusiboa HIRU3ko kideentzat
HIRU3ko kideen artean Kutxa Ekoguneko Haur Parkerako sarrera bikoitz bat (haurrentzako bi sarrera) zozkatuko dute. Parte hartu zozketan!