eitb.eus orrialdera linka
Hiru3-ko homera linka

3kluba

Zinema Euskaraz

'LEGO® Filma 2', zinema-aretoetan

EiTB.EUS

'LEGO® Filma 2' pelikula euskaraz ikusteko aukera izango da zinema-aretoetan otsailaren 8tik aurrera. Aurretik, aurrestreinaldia egingo da otsailaren 3an Bilbon, HIRU3ko kideentzat.

  • ploey

Zinema Euskaraz Zineuskadik sustatzen duen programari esker, LEGO® Filma 2 pelikula euskaraz iritsiko da zinema-aretoetara otsailaren 8an. Aurten Zinema Euskaraz programaren baitan estreinatuko den bigarren pelikula izango da.

LEGO ® Filma 2 pelikulak, mundu osoan izugarrizko arrakasta izan zuen filmaren ondorengoak, Bricksburg-eko heroiak hainbeste maite duten hiria salbatzeko abentura berri batean batzen ditu. Bost urte pasa dira gertaera harrigarriak gertatu zirenetik eta hiritarrek mehatxu erraldoi bati egin beharko diote aurre: LEGO DUPLO ® inbasoreak.
Kanpoko espaziotik datoz eta besteek eraikitzeko denbora izan baino lehen dena suntsitzeko gaitasuna dute.

Hauek garaitzeko eta LEGO ® unibertsoaren bakea berrezartzeko borrokak, Emmet, Lucy, Batman eta hauen lagunak urruneko mundu ezezagunetara eramango ditu, baita musikal bat den galaxia batera ere.

Mike Mitchell zinemagileak zuzendu du filma.

Aurrestreinaldia, HIRU3ko kideentzat

HIRU3 komunitateko kideek beste inork baino lehen ikusi ahalko dute LEGO® Filma 2 pelikula; izan ere, Bilbon, GOLEM Alhondiga zineman, eskainiko dute honen aurrestreinaldia, euskaraz, otsailaren 3an.

Lortu aurrestreinaldira joateko sarrerak

Izan HIRU3 eta gozatu zinema-euskaraz!