eitb.eus orrialdera linka
Hiru3-ko homera linka

3kluba

HIRU3ko kideentzat

Inauterietako argazki lehiaketa, Hiru3n

eitb.eus

Hiru3ko kideak inauterietan zein dotore mozorrotu diren ikusteko irrikan gaude. Igo inauterietako zure argazkia, eta HIRU3ko opari sorta bat irabazteko zozketan sartuko zara.

  • Inauteriak

    Inauteriak

Inauteriak ate-joka ditugu! Inauteriak, inauteak, aratusteak... izen ugari ditugu mozorrotzeko garaia izendatzeko.

Urtero bezala, egun batez pailazo, cowboy, printzesa edo pirata bihurtzeko aukera paregabea izango duzu urteko sasoi honetan. Aurten ere dotore mozorrotuko zarete, seguru, eta Hiru3n zuen mozorroak ikusteko irrikan gaude!

Argazkiak igotzeko, Hiru3 atariko PARTE HARTU orrira jo, eta han izango duzue inauterietako argazkiak igotzeko aukera, martxoaren 15era arte.

Gogoratu, parte hartzeko beharrezkoa dela Hiru3 komunitateko kide izatea. Oraindik ez bazara Hiru3ko kide, lasai, oso erraza da eta. KIDE EGIN orrian sartu, eta bertan eskatzen zaizkizun datuak eman besterik ez duzu egin behar.

Hiru3ko opari sorta

Jasotako argazkiak Hiru3ren webgunean izango dira ikusgai, eta Hiru3ko opari sorta zozkatuko dugu parte hartzen duzuen guztion artean.

Zuen argazkien zain gaude!


  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Inauteriak Bilbo