eitb.eus orrialdera linka
Hiru3-ko homera linka

3kluba

Apirilaren 6an

Break On Stage, Kultura Urbano Eszenikoen Jaialdia, Bilbao Arenara itzuliko da

EiTB.EUS

Break On Stage 2019 jaialdiak 'kale kulturako ikuskizunik onenak' ekarriko ditu Bilbao Arena pabiloira, apirilaren 6an. Bada, Hiru3 klubak 25 sarrera bikoitz zozkatuko ditu Hiru3ko kideen artean.

0:38
Break on Stage 2019

Break On Stage 2019, Nazioarteko Kultura Urbano Eszenikoen Jaialdia, apirilaren 6an itzuliko da Bilbao Arenara, inoizko eskaintza onenarekin. 18:45ean, nazioarteko eta bertako artista urbanoek musika, dantza eta kirol ikuskizun bikainak eskainiko dituzte, milaka pertsonaren aurrean.

Eskaintza askotarikoa da, Herbehereetako 'The Ruggeds' eta Frantziako 'Immigrandz' breakdance taldeak, BMX, Scooter eta Parkour kirol urbanoen ikuskizunak puntako kirolariekin, urban dance taldeak… bi ordutan zehar adin guztientzako publikoari zuzendutako 20 ikuskizun eskainiko dira.

Ondoren, 21:00etan, Nach musika urbanoaren izar handiak kontzertua eskainiko du.