eitb.eus orrialdera linka
Hiru3-ko homera linka

3kluba

Inauteri lehiaketa 2019

Jurgik irabazi du inauterietako argazki lehiaketa!

EiTB.EUS

Jurgi sukaldariz mozorrotu da eta berak irabazi du hiru3 komunitateak antolatutako inauterietako argazki lehiaketa.

  • Jurgi

    Jurgi

Jurgi Solanas da 2019 inauterietako argazki lehiaketaren irabazlea!! Zorionak!

Otsaila erdialdetik, berrehundik gora argazki jaso ditugu hiru3 komunitateak antolatutako mozorro lehiaketan. Ekimenaren arrakasta ikaragarria izan da, eta ehun bana argazki dituzten bi argazki-galeria argitaratu ditugu webgunean, zein baino zein politago.

Era askotako mozorroak ikusi ditugu: pailazoak, printzesak, piratak, sorginak, gerlariak, mexikarrak, egiptoarrak, indiarrak, behizainak, animaliak, munstroak, heroiak… Hori da hori irudimena zuena!

Argi dago primeran pasa duzuela. Guk ere ederto pasatu dugu zuek ikusita, eta eskerrak eman nahi dizkizuegu gure lehiaketan parte hartzeagatik!!

Webgunean, berrehun eta berrogeita hamar argazki baino gehiago jarri ditugu. Sar zaitezte web orrian, eta ikusi zein dotore zaudeten!

Hiru3ko opari sorta bat irabazleentzat

Jurgi sukaldari tolosarrak jasoko du HIRU3ko opari sorta!

Zorionak irabazleari eta eskerrik asko guztioi parte hartzeagatik!