eitb.eus orrialdera linka
Hiru3-ko homera linka

3kluba

Zinema Euskaraz

'Alfonbra magikoa', zinema aretoetan

EiTB.EUS

'Alfongra magikoa' pelikula euskaraz ikusteko aukera izango da zinema aretoetan apirilaren 5etik aurrera. Aurretik, aurrestreinaldia egingo da martxoaren 31an Durangon, HIRU3ko kideentzat.

1:50
'Alfonbra magikoa'

Zinema Euskaraz Zineuskadik sustatzen duen programari esker, Alfronbra magikoa pelikula euskaraz iritsiko da zinema-aretoetara apirilaren 5ean. Aurten Zinema Euskaraz programaren baitan estreinatuko den laugarren pelikula izango da.

Mila eta bat Gauetako kontakizun honek herrixka bateko mutiko baten ibilerak dakarzkigu. Bere ahuntz leiala, alfonbra hegalari bat eta hiri handiko kaleetan bizi den neskatila bat lagun dituela, munduan barrena abiatuko da eta hainbat etsai garaitu beharko ditu: sultan boterezale bat, bi kaiman goseti eta gaizkile doilor bat.

Karsten Kiilerich da filmaren zuzendaria.

Aurrestreinaldia, HIRU3ko kideentzat

HIRU3 komunitateko kideek beste inork baino lehen ikusi ahalko dute Alfonbra magikoa pelikula; izan ere, Durangon, Zugaza zinema aretoan, eskainiko dute honen aurrestreinaldia, euskaraz, martxoren 31an.

Lortu aurrestreinaldira joateko sarrerak

Izan HIRU3 eta gozatu zinema-euskaraz!