eitb.eus orrialdera linka
Hiru3-ko homera linka

3kluba

Haurrentzako programazioa

Haurrentzako programazio berezia Pazko Astean, ETB3n

EITB.EUS

'Go!azen' telesaila, filmak, Txirri, Mirri eta Txiribitonen 'Patxistein doktorea' ikuskizuna eta 'Ene Kantak Jai Erraldoia' izango dira ikusgai ETB3n.

  • Haurrentzako programazio berezia, ETB3n

    Haurrentzako programazio berezia, ETB3n

Apirilaren 28ra arte, ETB3k programazio berezia eskainiko du. 'Go!azen' gaztetxoei zuzendutako telesailaren emanaldia, haurrentzako film luzeak, Txirri, Mirri eta Txiribitonen 'Patxistein doktorea' ikuskizuna, 'Ene Kantak Jai Erraldoia' ikuskizuna, Jaso Ikastolako '1937' musikala eta zirku emanaldi bereziak izango dira ikusgai EiTBren hirugarren katean. Bestalde, '3TXULO' saioa 09:30ean izango da ikusgai, normalean baino geroago.

'Go!azen'

Egunero, astelehenetik igandera, 15:30ean, 'Go!azen' telesailaren atal bat eskainiko du ETB3k. Abesti eta dantzen artean, Basakabi udalekuko ikasleen abenturekin gozatzeko aukera izango dute egunero gaztetxoek.

Ikuskizunak

Astelehenean, apirilaren 22an, 'Ene Kantak Jai Erraldoia' ikuskizuna izango da ikusgai 21:00etan. Larunbatean, berriz, apirilaren 27an, Txirri, Mirri eta Txiribitonen 'Patxistain doktorea' ikuskizuna izango da ikusgai 16:30ean ETB3n. Halaber, Jaso Ikastolaren '1937' musikala eskainiko da, egun berean, 21:00etan.

Marrazki bizidunak

'Fantasia Patruila' marrazki bizidun berrien atal bat ikusi ahalko da egunero, astelehenetik igandera, 13:30ean.

Etxeko txikienek, bestalde, honako film luze hauek ikusi ahalko dituzte, 'Go!azen' telesailaren ostean, euskaraz:

Apirilak 22: 'Doraemon stand by me'

Apirilak 23: 'Jellyt'

Apirilak 24: 'Yugo eta Lala'

Apirilak 25: 'Rocky eta Bullwinkle-en abenturak'

Apirilak 26: 'Babe txerritxoa hirian'

Apirilak 28: 'Shrek'


APPan eta webgunean ikusgai, noiznahi

Gogoratu HIRU3 aplikazioan eta webgunean ere badirela ETB3ko marrazki bizidunak, mugikorrean zein tabletean ikusteko. Badakizu, marrazki bizidun gogokoenak, azken nobedadeak zein kapitulu berriak modu erosoan, nahi duzun lekuan eta unean ikusteko, Hiru3 aplikazioa da zure aukera!

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea